[Izena eman]  [Zure txokora sartu] [Castellano] [English] [Bideoa] [Foroa]  [Argazki bilduma]
Sarrera>Txokoak>Ikasle txokoa
 Eskola arauak
 Ebaluazioa
 MATEMATIKA II
 FISIKA II
 TEKNOLOGIA II
 HISTORIA II
 BIOLOGIA II
 MATE I
 GEOGRAFIA
 FILOSOFIAREN HISTORIA
 OMD
 2. mailako kurtso amaierako egutegia
 KIMIKA II
 INGELERA II

 
Azken berria
Bigarren mailako egutegia 
Bigarren batxilergoko ikasturte amaiera bertan da. Apirilaren 27an izango da azken eskola eguna. Ondoren azterketa multzo ezberdinak hasiko dira.

Guztia gelan zehaztu eta azaldu bada ere, ikasleen txokoan duzue egutegia.
 
 
Arloa:Ikasleentzako 
 
 1. orrialdea 1 (e)tik  

Erabiltzaile bezela izena eman duten ikasleak
Ikasleen txokoa 
Eskola arauak 
0. Eskola-ordutegia goiz eta arratsaldekoa izango da. Ikasturtearen hasieran banatuko dira ordutegiak eta araudiak.

1. Batxilergoetako ikastalde bakoitzerako, irakasle-tutorea izendatuko du Ikastetxearen Zuzendaritzak, ikaslegoaren erreferentzia izan dadin. Irakasle-tutore honen eginkizuna, ikaslegoaren erreferentzia izateaz gain, ikaslea orientatu eta babestea eta ebaluazio prozesua koordinatzea izango da.

2. Klaseetara joatea derrigorrezkoa da. Irakasleek asistentzia kontrolatuko dute egunero. Ez-etortzeak irakasle-tutoreari justifikantea eskuratzea dakar ikaslea bueltatzen denetik hiru egunera gehienez. Azterketa edo kontroletara ez aurkezteak justifikante ofiziala ekartzea dakar.

Ez etortzeek ondorengo tratamendua izango dute:

• Ebaluazioro gehienez 7 ordu faltatuz gero ikaslearen gurasoei deia.
• Hortik aurrerako kasuak zuzendaritzan aztertuak izango dira, bertan zehaztuko delarik zein pauso eman aurrerantzean.
Ebaluazioro, ebaluazio informeetan, tutoreak adieraziko du asistentzia falten kopurua.

3. Seriotasun osoz gordeko da ordukotasuna, bai klase normaletakoa, bai tailer edo laborategietakoa. Irakasleak, behin atea itxiz gero, klasera sartzea debekatu ahal izango du. Inguruko ikasgeletako iharduna ez eragoztearren, ezin izango da geletatik irten irteera-ordua adierazten duen txirrinak jo aurretik.

4. Material edo ekipamenduaren erabilera ez egokia dela edo arduragabekeria dela, edozein apurketa gertatuz gero, ordainketa egin beharko du ardura duenak. Halaber, ikaslea arduratuko da, nagusiki, gela eta tailerretako garbiketaz. Horretarako, ikasturte hasieran, irakasle-tutoreak antolatuko ditu garbiketaren txandak, eta jarraipen zehatza egingo dio. Beste gela tailerretako garbiketa ere antolatuko da.



5. Eskolak dituen ekipamendu denak (liburutegia, tailerrak, ...) erabilgarri izango dira ikasle guztientzat, bai eskola-orduetan, bai eskola-orduetatik kanpo, beti ere, ekipamendu bakoitzak duen erabilera araudiaren arabera.

6. Ordenadorez hornitutako gela ere izango da irakasleentzako erabilgarri, eskola orduez kanpo. Gela honek duen arautegia denok errespetatu beharko dugu.

7. Eskolak duen eskualdeko zerbitzu izatearen izaera mantentzeko jantoki zerbitzua ere eskaintzen du. Zerbitzu honek bere funtzionamendu arauak ditu eta, salbuespenak salbuespen, ikasturte osorako hartzen da. Jantokiko zerbitzua astelehenetik ostegunerakoa da, beraz, zerbitzu hau hartzen duenak lau egunetarako hartzen du.

8. Batxilergo ikasketak bukatu eta ondorengo pausuak egokiak izan daitezen, behar besteko informazio eta orientazioa eskainiko zaio bai ikaslegoari, bai gurasoei, irakasle -tutoreak, orientazio - gabinete eta zuzendaritzaren bitartez.

9. Ikasgelako garbiketa nagusiaren ardura ikasleak du. Tutoreak antolaturiko taula bete beharko dute garbitasun araudia beteaz.

10. Tabernan izan ezik Ibaizabalgo instalazioen barruan ezin da erre.

11. Ikasleak jolas orduan eta bazkal ostean joan ahal izango dira soilik Ikastolako tabernara.

12. Ikasle Kontseilua: Ikaslegoak ordezkari talde bat aukeratu beharko du, dituzten kezka eta ardurak zuzendaritzarekin batera tratatzeko.

13. Sakeleko telefonoa eskola orduetan erabiltzea debekaturik dago.

14. Justifikatutako arrazoirik ez badago tarteko, debekaturik dago ostatuko igogailua erabiltzea.

 Eskola arauak
 
 
Ebaluazioak 
O. Ikasturte hasieran, irakasle bakoitzak irakatsiko dituen ikasgaiei buruzko honako zehaztasunak azalduko dizkie, idatziz, ikasleei:

* Ikasgaiaren helburuak.

* Edukien banaketa, garapena eta sekuentzializazioa (eta helburuak lortzeko "gutxienez" ikasleek hartu behar lituzkeenak).

* Metodologia printzipio nagusiak (zelan irakatsiko den).

* Ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak (zelan neurtuko diren edukien lorpen mailak, eskatuko diren "gutxienekoak' errekuperazioak, kalifikazio-baremoak, lan-pertsonalari edo talde-lanari emango zaioan balioa, azken frogari buruzko zehaztasunak, ebaluaziorako ezartzen diren ekitaldiak, tresnak eta momentuak,...).

1. Planteamendu hauek aldatzekotan, urrian zehar egingo den Hasierako Ebaluazio saioaren ondoren alda daitezke, irakasleek ikasgaien kurrikuluma egokitzeko premia ikusiz gero.


2. Lehen eta Bigarren ebaluazio saioen ondoren ikasle bakoitzak bere ebaluazio ekitaldi partzialen berri jasoko du, idatziz. Gainditu gabe edo progresio ez egokiz kalifikatutako ikasgaiak zelan gainditu ere azalduko dio irakasle bakoitzak.
Ikasle bakoitzaren gaitasun eta garapen prozesua ere ahalik eta gehien hartuko da kontutan.


3. Era berean, ikasleek euren iharduna ebalua dezaten, tresnak jarriko dira. Irakasle bakoitzaren ihardunari buruz ere ebaluazioa egingo da ikasketa aldi bakoitzean, ebaluazio hau kontseilu nagusiaren bidez bideratuko da. Gelako, eta, orokorrean, Eskolako funtzionamenduari buruzko iradokizunak egin ditzaten ere ahalbidetuko zaio ikaslegoari, aipatu bi Ebaluazio saio horien aurretik. Ikaslegoak azken aspektu honen inguruan egin dezakeen edozein proposamenari, 15 eguneko epean emango zaio erantzuna, kasuan kasuko tutoreak edo zuzendaritzak bideratuta.


4. Eskolaren harremanak, arazo disziplinarioak, eskola-jarraipena eta era horretarako gaietarako, gurasoekin bideratzen dira, ikasle interesatuek kontrakorik adierazten ez duten bitartean.


5. Azken Ebaluazio saioaren ondoren ikasgai guztiak kalifikatuko dira, eta orduan erabakiko da ikasle bakoitzak hurrengo mailara pasatu, Batxilergo titulua eman edo, aparteko frogetara aurkeztu beharra izango duen. Azken kasu honetan aurkitzen diren ikasleentzako, beste ebaluazio saio bat izango da, aparteko frogak burutu eta gero.

6. Lehen mailatik bigarrenera igarotzeko, gehienez bi ikasgai izan daitezke gainditu gabe. Ikasleren batek gehiago balitu, lehen mailako ikasgai guztiak errepikatuko lituzke.

7. Batxilergo titulua jasotzeko, ikasgai guztiak gainditu beharko dira. Bat, bi edo hiru ikasgai gainditzeke dituzten ikasleek, horiexek ikasgaiok soilik kurtsatzeko aukera izango dute hurrengo ikasturtean, beste ikasleen baldintza berdinetan: Derrigorrezko asistentzia,...

8. Ikasle batek ezin izango du Batxilergoan lau urte baino epe luzeagoan eskolatuta egon.

9. Edozein ebaluazioaren emaitzekin bat ez datorren ikasleak, erreklamatzeko eskubidea izango du

10. Lehen ebaluazioan zehar ikasketetan baja emanez gero, deialdia ez litzateke baliogabetuko eta berriro ere saiatzeko aukera izango litzateke. Ez, ordea, baja 2. edo 3. ebaluazioan egiten bada.
 Ebaluazioak
 
 
HIESak 25 urte 
HIESari buruzko artikulua. Txertoa lortzearen zailtasunak, zergaitiak,...
 HIESak 25 urte
 
 
Balls of fire 
 Balls of fire
 
 
FISIKA AZTERKETA 2.EBALUAZIOA 
 FISIKA AZTERKETA 2.EBALUAZIOA
 
 
BABY BLUES? 
 BABY BLUES?
 
 
Giza genoma 
 Giza genoma
 
 
Web orri lagungarri batzuk 
www.zientzia.net/elhuyar
www.educaguia.com/zona/recursos/exameneselectividad.htm:examenes
www.selectividad.profesores.net
http://aula.elmundo.es/aula/selectividad.html
 Web orri lagungarri batzuk
 
 
FISIKA II FINALA BERRESKURAPENA 
 FISIKA II FINALA BERRESKURAPENA
 
 
MATEMATIKA I 1. EBALUAZIOA 
 MATEMATIKA I 1. EBALUAZIOA
 
 
MATEMATIKA I 3. EBALUAZIOA 
 MATEMATIKA I 3. EBALUAZIOA
 
 
Hegaztien gripea 
Parkatuko doztezue, erderaz dau, baina datorren ikasturterako moldatuko dot. Oso argi azaltzen dau danok ulertzeko moduan, beraz, irakurrixue!
 Hegaztien gripea
 
 
Bioteknologia 
Bioteknologia, klonazioa, ingenerutza genetikoa, ADn berkonbinantea,... inguruko apunteak.
 Bioteknologia
 
 
FISIKA II AZTERKETA FINALA 
 FISIKA II AZTERKETA FINALA
 
 
MATEMATIKA I AZTERKETA 1.EBALUAZIOA 
 MATEMATIKA I AZTERKETA 1.EBALUAZIOA
 
 
Katabolismoa 
Glukolisia, Hartzidurari buruzko eskemak
 Katabolismoa
 
 
Krebsen zikloa eta arnas katea 
 Krebsen zikloa eta arnas katea
 
 
FISIKA AZTERKETA 1.EBALUAZIOA 
 FISIKA AZTERKETA 1.EBALUAZIOA
 
 
Proteinak 
Galdera luzea: Proteinak
 Proteinak
 
 
 1 . orrialdea 1   
 

Ikastolen elkartea

Bizkaiako Ikastolen Elkartea
Durangaldeko Ibaizabal Kooperatiba Elkartea
k/Intxaurrondo kalea, 54 Durango (Bizkaia)
Tel: 94 621 58 77
Fax: 94 621 82 42
email: ibaizabalam@ikasibai.com
Administrazio panelera sartu
[Diseinua: Lea multimedia]    [Tel.:94 465 06 04]   [info@leamultimedia.com]   [www.leamultimedia.com]